martes, 1 de diciembre de 2009

Pakea, errespetoa, hitza eta lasaitasuna

Eskerrik asko Jose Luis lagunari bere animoengatik. Jarraituko dugu tarteka-marteka hizketan blog honen bidez. Eta beste inork ere bai animatu nahi badu, hemen gara gure hausnarketak partekatzeko.

Egoera politikoa egonkortzen ari ez delakoan nago. Jose Luisek dio agintaldi osoan ez dela egonkortuko. Ez dakit ba!

Ezegonkortasun honek ondo ez goazen pertzeptzioa zabaltzen du. EAJ-k bi aldeak agertzen ditu: pragmatismoa, erabaki sozio ekonomikoetan; egurra, erabaki politiko hutsetan. PSE-k bere legitimizazioarekin duda-mudatan. Gainera estatu aparatoen gehiegikeriak eraman eta zuritu behar ditu. Aukeran, zalantza asko eta ziurtasun eskasa PSEren aldean. PP oso eroso dago Komunitatean, baina Kataluinan eta Espainian dauzkaten zorrak ezin dituzte hemengo egoerarekin kitatu.

Abertzaleen artean, batasun eza oraindik ere.

Dena den, zerbait ari da Batasuanaren inguruan. PSOEk sarekada politikoen bidez oso argi utzi du zereginik ez dela ETA deustatu gabe; eta Batasuna politika egin nahi du, ETAz ahaztuta. Nire ustez luze joko du oraindik, guztion zorigaiztorako.

Bien bitartean, Batasunaren duda-mudak medio, Ezker Batua berrindartuta sumatzen dut eta Aralarrek bere bide propioa jorratzen segitzen du.

Nafarroan urak nahasita dabiltza. Hurrengo hauteskundeek argituko dute zer gertatzen den NAbai koalizioarekin, nola egituratzen den eskuinaren esparrua, zer lortu duen PSNk eskuina nabarrista ultraeskuindarra lagunduz, eta, oro har, zein den bakoitzaren gizarte-babesa.

Egia esan, panorama beti bezain nahasia eta harrotua. Pakea, errespetoa, hitza eta lasaitasuna; horra niore leloak.

Ondo izan lagunak

No hay comentarios:

Publicar un comentario