Gaur Hika Taldearen "Aitarekin Bidaian" antzezlana gozatzeko parada izan dut. Blogga irakurtzen duzunoi antzezlana ikusteko aukerarik baduzue, ez hutzsik egiteko aholkatzen dizuet. Izan ere irakurle gehienak, helduak zarete, urteetan aurrera sartuak, eta zuen gurasoekiko harremana, komunikazioa, elaboratuta duzue: zenbat min, zenbat maite...
Lana, tripetatik ateratako minaren adierazpen garratza iruditu zait. Eta ni jokoaren erdian sumatu dut nire burua. Ondoan nituen batzuek ere bai, baten bati negar malkoak isuri zaizkio. Guzti hau nire bizitza pertsonaleko momentua erabat harrapatuta dagoelako lan honetan agertzen den korapiloan, nire aurrekoei begira zein nire ondorengoei.
Zorionak HIKA taldeari eta lanaren idazleari.
___________ : __________
Lehengo batean Gne lagunak Blogga baztertuta dudala esan zidan; ez dudala elikatzen. Arraioa! momentuan ez nion erran, baina ez nuen uste lagun maiteak bloggaren berri bazuenik ere. Hau entzunda, gutxienez astean behin zerbait idazteko parada hartzeko agindu diot nere buruari.
___________ : ___________
Zertan gaude? Neronek baneki!!
Udal eta Foru hauteskundeak izkinaren bueltan daude. Alderdi guzti-guztiak urdurik daude. Giro nahasia eta korapilatsua. PSEk etengabe aurrekoak baino gehiago egiten dutela, haiek baino hobeak direla, haiek baino... aldarrikatzen ari dira. Euren buruarekin konfindantzarik ez.
Bestalde, Frentismoa gero eta nabariagoa; lotsa eta kupidarik gabea.
EAJ birkokatzen, poliki poliki asmatzen ari delakoan nago. Horretaz gainera kilkir-kaiola: EB, Aralar, EA, Hamaika1, Ezker Abertzalea, Poloa,...
Nafarroan: lehengo lepotik burua. NAbairen baitan urak gero eta nahasiagoak. PPN ahul (oraindik) baten ondoan, UPN lasai antzean. PSNk UPNren itzalpeko apurrekin konformatu egiten da, Madriletik agindu bezala. Eta abertzaleok debereak egin gabe, gure buruaz lotsa eginda bageunde bezala. Konplexuak uxatu eta arrokeria gehiagoz jokatu behar dugulakoan nago.
_________ : __________
TDT ren sarrera dela eta, egun hauetan ez dut nire etxe partikularrean ETB ikusten. Neronek ere ez nuen uste hainbeste falta sumatuko nuenik. Izan ere ez dago beste telebista euskaldunik. Hori gabe eskaintza osoa erabat espainiartuta geratzen da. Erremedioa jarri beharko dugu etxean.
___________ : ___________
Ea aste bete pasa gabe berriz idazten dudan.
Besarkada bat,
No hay comentarios:
Publicar un comentario