Hona nire zalantza: "bloga itxiko ote nuen". Izan ere lanak gero eta denbora gehiago kentzen dit eta nahikoa utzia izan dut esperimentu txiki hau,
Segitzea erabaki dut. Ibili eta buelta seguruenik ez da jada inongo irakurlerik izanen eta niretzako bakarrik idazten dudan pertzepzioa daukat. Berdin dio!
BESTE ZALANTZA: Koalizio monarkikoak agintaldi osoa izanen da Ajuria Enean eta Nafarroako Parlamentuan, bainan... kontsolidatzen ari ote da? Edo lubakia gero eta handiagoa da?
Pozten naiz blog-etan jarraitzen duzula. Espero dut zalantza guztiak behindabetiko bazterrera botatzen dituzula.
ResponderEliminarBeste zalantzari buruz, nire ustez koalizioa ez da kontsolidatuko urrengo agintaldian Ajuria Enean. Bi arrazoigatik: alde batetik, lelo utsak ez ba dira, batasunakoek egongo dira legebitzarrean edonola eta zaila izango da gehiengoa edukitzea. Beste aldetik, EAJ eta PSE elkar hurbilduko direla uste dut.
Nafarroan ez dakit. Ikusi behar da nola PP eta UPN zatibanatzen dute botoa.