viernes, 27 de febrero de 2009

KINIELA

Agur t’erdi irakurle laguna:
Gaur bukatzen da EAEko hauteskunde kanpaina. Gaur goizean egon naiz gosaltzen Ezker Abertzale Ilegalizatuaren unibertsoko bi lagunekin. Igandeko balizko emaitzei buruz galdetu egin diet. Euren tristura, etsipena, desmotibazioa eta gogogabetasuna, nirekin aritzeko gai honi buruz, nabarmenak izan dira.
Ez dut nire baitan inolako errudun sentimendurik. Baina neu ere bai goibel samar nago daukagun egoerarekin. Partaidetza normalizatua izan duten (dugun) alderdietako bakar batek ere ezin ezingo du ordezkatu gizarte sektore garrantzitsu honi dagozkion ahotsa eta erakunde-ordezklaritza. Lekua bete, beteko dugu; ordezkatu inola ere ez. Eskasi demokratikoa izanen du hauteskundeen ondoren eratzen den parlamentuak.

Baina gai korapilatua utzirik, politikaren alde ludikoari helduko diot: nire kiniela botako dut!!
Hona:

EAJ-PNV: 28 parlamentari
PSOE: 24
PP: 15
EB: 3
Aralar: 3
EA: 2

Igandeak erranen!

Nor ausartzen da besterik botatzen?

Emaitza edozein dela ere, eratorritako parlamentua ez da izanen gure herriko aniztasunaren adierazle.

Pake- bidea aniztasunaren onarpenean dagoelakoan nago: hain erraz eta hain zail.

2 comentarios:

  1. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  2. Aupa Xabier
    Egia esan ez zara oso urrun ibili. Nik beste kiniela bat egin nuen nire koadrilako lagunekin eta ez zen desberdinegia izan. Hanka sartu dugu, guztiok, EB eta EA-ren emaitzak auureikusterakoan, EB-renak batez ere, nire ustez. EA-ren kasuan ez zait iruditu horren harrigarria. En fin. Panorama ederra gelditu dena! Segitu dugu.

    ResponderEliminar