Musean ari dira alderdiak. Tanto guztiak banaka-banaka jokatuz; arretaz eta ordagorik jo gabe, badaezpadaere.
Foraletan ikusiko da zeinek irabazten duen lehenengo txikia. Hemendik 3 urte luzeetara partidaren bukaera. Urruti samar begiztatzen da oraindik, tentsioa eta kontzentrazioari eutsi beharko zaio ordura arte.
---------------
Galdera bat: benetan nahi al dute kolaboratu PSEk eta EAJk? Pose mediatikoa ote? Elkar bultzaka ari dira argazkitik elkar ateratzeko.
---------------
PP eroso; egurra bi aldeetara.
---------------
EB mugitzen ari da. Bere leku naturalera bueltatzen da. A zer mina egin dion potereaz baliatu nahi izateak.
----------------
Aralar lagun desorosoa bilakatu da guztientzat. Bukatu dira inongo mesede edo begirunerik, inoiz izan baldin bada. Bukatu da ETB, prentsa eta gainerakoa. Borroka latza egin beharko du burua agertzeko.
-----------------
EA?
-----------------
Nafarroa, Nafarroa... NaBai, Nabai... zain segitzen dugu. Azken eternitatean bezala.
-----------------
Besarkadaren aurretik: Ba al gaude paketik hurbilago?
Orain bai, besarkada bat
Kaixo,
ResponderEliminarHemen doa beste aralarkide baten iritzia:
EB: Bai, nik ere uste dut mugitzen ari dela eta bere leku "naturalera" ez dakit den, baina iruditzen zait PSE-EEra gerturatzen ari dela, eta PSE-EE eta PPren arteko ezkontza baliatu nahi duela pozik ez dauden sozialistak erakartzeko. Kutxa bakarrari egin dizkion erreferentziak hor kokatzen ditut.
Aralar: Inori itxaron gabe ezker abertzale zibila eta zabala eraikitzen jarraitu behar du, sirena kantuekin itsutu gabe, baina beti ere malgu, zabal, elkarlanerako prest, eta gu ere ezker abertzale osoaren zati bat garela ere onartuz.
EA: Sinesgarritasunik ez duen proiektua da nire ustez, lankide baino bizkarroi baten gisan sumatzen dut, eta poloaren ideiaren atzean, bere benetako asmoa, epe motzera bere biziraupena bermatzea dela uste dut.
NaBai: Argi dago orain arte bezala ezin dela jarraitu, eta ideologikoki eta programatikoki eskaintza ezkertiar zehatz bat egin behar du. Mahai gainean jo den ukabilkadak izango ditut agian bere eraginak, baina egin behar zen zerbait dela uste dut.
Zer diozu?
Josu