Kaixo Lagunak:
Aspalditxo ez dut ezer idatzi. Izan ere zalantzetan ibili naiz segituko ote nuen asamakizun honekin. Atzo lagun batek bloga irakurri duela esan dit eta horrexek animatu nau beste aldi batean aurrera egiteko.
Hiru galdera:
1. Noiz arte eutsiko dio PSE-k PPren presioari Arabako aldundian aldaketa gauzatzeko?
Nire iritzia: urte honen barruan egingo da, uda ondotik.
Beste iritzirik?
2. Gai izango al da EAJ oposizio trinkoa egiteko?
Nire iritzia: Bai.
Beste iritzirik?
3. Gai izango al da PSE frontismoren lerroa hausteko eta zeharkako politika egiteko?
Nire iritzia: Ez. Ez du bidaiderik topatuko.
Beste iritzirik?
Eta beste galdera asko:
Bukatu al da ziklo nazionalista Euskal Komunitate Autronomoko gabernuan, aldi luze baterako?
Gai izango al dira alderdi txikiak bere eremua berrantolatzeko?
Hurbil al dago pakea?
Gai izango al dira Ezker Abertzaleko bi arimak elkarrenganatzeko?
Eta dibertimendu txiki bat:
Inork al du kotileorik Patxiren agendan dauden izenei buruz?
Hurrengo arte, lagunak. Besarkada bat denoi.
Kaixo Xabier:
ResponderEliminarGaldera asko, eta badakizu, iragarpenak egitea erraza da baina iragarpenak asmatzea ez da hain erraza, are gutxiago etorkizunari begirakoak direnean.
1) Agian arrazoi duzu Arabako kontuarekin, baina PSE-ri ez zaio interesatzen, PSErentzat tresna baita EAJrengan presioa sartzeko
2) EAJ-k ikasi egin beharko du oposizioa egiten. Ez dakigu nola eramango duten kontua Legebiltzarrean. Ez da gauza bera agintean egotea edo opsizioan egotea.
3) Eta PSE-ren jarduna, oraingoz, frentista izango da. Hemedik urte betera ikusiko dugu. Inor ez du panorama erraza orain, PP izan ezik.
Segituko dugu.
Kaixo, Sabier,
ResponderEliminarIñakoren bidez iritsi naiz hona.
Nere ustez, PP-k ezin du ezer exijitu. Espainan inork ez du ulertuko PSE-ri euspena kentzen ba dio.
PP-k PSE-ri gobernatzen uzten ez ba dio, Galitzian bezala gertatzeko arriskua du, non BNG-k eskakizunek gobernuta aldatzeko bidea zabaltu dute.
Bere bidez, EAJ-k oposizio trinkoa egiten ba du, PP´k Espainan sofritu zuen zoria ere sofrituko du eta hurrengo hauteskundeetan ere lehedakaritza galduko du.