miércoles, 25 de agosto de 2010

BEROTZEN ARI GARA

KAIXO LAGUNAK!!!

Jarrai dezagun politika zaleok ezbaidan eta iritziak elkar trukatzen.

Aurrekoan esan nuen dibertimendu honetan alderdien araberako analisia egin beharrean, gaika egingo nuela. Zailagoa da, noski; izan ere ezertan aditua ez, eta saltsa askotan, ordea, partaide. Hala ere ez diogu erronakari bizkar emanen eta helduko diot agindutakoari. Dena den, dihoala aurretik hiru iruzkigileei nire esker beroena debatea animatzearren. Tokatzen zaidan gaia jorratu ondoren agertuko diet irakurle lagunei nire iritzia esaten dutenaren gainean.

EKONOMIA. Beti bezala hau dugu hauteskundeetako ardatzetako bat. Oraingo honetan, joan den legealdian zehar krisia pairatzea tokatu zaigu, eta oraindik ere horretan gaude. Espainian PSOE-ri tokatu zaio krisia kudeatzea; Euskadi Erkidego Autonomoan, krisiaren aldi gordinena PSOE-PSN-ri tokatu zaio ere bai, eta Nafarroan UPN-PP-CDN koalizioari (egun UPN-ri).

KRISIAREN SORRERA. Esan bezala ez naiz ni ekonomilaria. Beraz barka ezazue nire ausardia gai zail honi buruz aritzearengatik, baina behin eta berriro ari naizen moduan honakoa politika era atsegin batez konpartitzeko bidea besterik ez da; ez du inolako traszendentziarik. Ausartu gaitezen beraz!

Zerk sortu du krisia? Badirudi kapitalismoak berezkoak dituen krisdi zizkliko horietako batean gaudela. Oraingo hau azken aurrekoak baino gogorragoa akaso, baina ziklikoa delakoan nago. Krisi hau azken urteetako gehiegikeriek sortu dutelakoan nago; duela bi-hiru urte ematen zuen aberasten ari EZ zena, tontua zela (ni neronek esate baterako). Etxe salerosketa zela, inbertsio arraro bat zela, merkatu emergente batean eginiko salerosketa... guzti hauek zirela medio ematen zuen gu ez beste guztiak aberasten ari zirela: a zer etxeak, zer kotxeak, zer bizi-erritmoa,... Badirudi, norbaitek, nonbaiten (G-8an? Espainiako kostaldean eginiko aberatsen bileran? Munduko Brokerren foroan? Non ote?) aski zela erabaki zutela, eta... gaudenean gaude. Bene-benetan nik krisi honetan ez dut antzeman inongo aberatsa pobretu egin denik, inongoa ere ez. Eta hala gertatu bada, jaso dituen konpensatzioak, irabaziak eta gainerakoak ARALAR osatzen dugun alderdike guztiok gure bizitza osan irabazi dezakegun guztia baino handiagoak izan dira. Sumatu al duzue benetako kapitalistarik kezkaturik??
kapitalismoak ber-orekatzeko krisia behar du. Eta hori desorekatzen den edozein izakiri gertatzen zaio, baita neroni ere bai.
Egoera honetara iritsita, makurrena zera da, krisiak sektore ahulenek ordaintzea. Eta are eta makurrago, ezkerreko alderdiak horretan konplize izatea.
Kapitalismoa berrorekatzeko behar izan diren mugagabeko dirutzak guztiona diren kutxa publikoetatik atera dira. Kapitalismoaz gehien baliatu direnak, bere probetxu propiorako, ez dute sosik ere eskaini; ez dute ezer arriskatu; are eta gehiago, gerrateetan gertatu bezala, gehiago aberastu direla ematen du (begiratu banku pribatuetako emaitzei).
Alderdi politiko nagusien jarduna oso pobrea izan da. Ez da ideiaren eztabaidarik izan; inoiz ez da eredu ekonomikoa ezbaian jarri; eta inplementatu diren politikak "kapitalismo gehiago" leloari jarraitu diote. Kapitalismoaren krisia, kapitalismo gehiagoz sendatu egin da. Noski, guztion diruaz injektatu da "kapitalismo gehiago" hori. Nafarroako eredua begi bistan dugu: guztiona diruaz bultzatzen da kontsumoa (lehioak, kalderak, kotxeak aldatzeko diru-laguntzak, e.a.). Zorabio honetan Zerbitzu Publikoek ere bai ederki ordaindu dute (Hots, benetako kapitalistek ez dute zerbitzu pulikorik erabiltzen; beraientzat zerbitzu pribatuak daude eta: ikastetxeak, osasun-zentroak, ziurtasuna, etxe-laguntzaileak,...) Baina guztionak diren zerbitzuak ederki mugatu egin dira: ikastetxeetan irakasle gutxiago,; osasun zentroetan mediku eta erizain gutxiago; eriak artatzeko aldiak murritzagoak; pertsonak dependenteen laguntzak geldituta; e.a. Diru bilketa eskasagoaren aurrean PSOEk emandako irtenbidea penagarria bezain lotsagarria izan da: Funtzionarioei soldata jeistea eta pentsioak izoztea. Gizateriaren kontrako neurri ekonomikoak asmatzen jarri eta zail gertatuko litzaidake neurri hoberik. Neurri atzerakoiak, eskuin-mutur zaleak, irudimen eskasekoak, errazkeria-zaleak,... Martxan jarritako neurri guzti-guztiak eskuin muturrak diktatutakoak dira. PSOE-PSE-PSNri ausardia eta irudimena falta izan zaizkio.
Neurri guzti hauek krisiari buelta emanen diote, ez dut dudarik, baina bueltaren ondotik aberatsak aberatsagoak izanen dira eta pobreak pobreagoak. Gainera, bidean, urteetako borroketan lortutako hainbat eskubide ezabatuta geratuko dira. Ba al dago lotsa handiagorik bere burua ezkerrekotzat duen alderdi batentzat? Agian bai, iretenbiderik ez ematea esate baterako. Beldur horren aurrean PSOEk nahiago izan du eskuinaren errezeta hartu.

NOLA ATERATZEN GARA KRISI HONETATIK??

PSOEk (PSE-PSN eta beste PSOE guztiak) zerbait galduko du baina duin eutsiko dio. Eskuinaren errezeta honek emaitza azkarrak ematen baditu, PSOEK jasoko ditu sariak. Hala ere eragindako sufrikarioa hainbatekoa izan da ezen eta PPk aurre hartuko dio Espainian. Diferentzia txikiaz nire uztez, baina aurre hartuko dio.

PPk aski izan du zain egotea. Ezer egin gabe Espainiako gehiengoa izanen du. Gainera bere eredu ekonomikoa indartuta dago. Besteek egin diote lan zikina. Hala ere bere irabazpena ez da hainbestekoa izanen, larri ibiliko da eta besteen laguntza beharko du bere programa ateratzeko.

ABERTZALEEN ESKUINAk ez du ekarpen nabarmenik egin eztabaida honetan. Bere esku-hartzeak beste klabeetan izan dira. Nire ustez aukera ederra galdu dute programa berritzailea agertzeko. Seguruenik PSOEk segitutako politika ekonomikoarekin ados egon dira (Espainiako bozketa garrantzitsuetan hala agertu dira). Horrek zaildu die benetako alternatibatzat agertzea.

ABERTZALEEN EZKERRAK. Nire ustez ARALARrek oso politika positiboa eta eraikitzailea egin du krisi honetan. Programa ekonomiko laburra eta sendoa plazaratu du. Politika fiskalaren inguruko eztabaida eragin du. Aralarren arazoa ez da idearioaren falta, herriarengana iristeko zailtasuna baizik.

NABAI. Zein da NABAIren programa krisi ekonomikoaren aurrean? Nik behintzat ez dut ezagutzen.

_____________

ERANTZUNAK

Fernando: agur bero bat eta segi dezagun aurrera!
Ezkerpareta: Ados nago zurekin Aralarren lana txalotzerakoan. Galdera zera da: lorzen ari al gara gizarteratzea? NABAIri buruz ni ez naiz hain baikorra. UPN ez dut ahulduta ikusten, oriandik. Luzera, jakina, PPrekiko desmarkeak kalte handia eginen dio, baina ondokoetan eutsiko dio. Barcinak kontsebadurismoak eskatzen duen guztia eskaintzen du: ordena, tradizioa, erlijioa, obra publikoa, populismoa,... Nafarroako kontserbadoreen bozkak bilduko ditu. Kontuz gero!!
Altsasutik: Ezin da hobeto azaldu! Nola saldu da hain merke ezkerreko proiektu polit hau?

ESKERRIK ASKO ETA HURRENGORA ARTE. BESARKADA BAT.

7 comentarios:

  1. ABERTZALEEN ESKUINAk ez du ekarpen nabarmenik egin eztabaida honetan… idatzi duzu. Tira, ez nago guztiz ados. Ekarpen nabarmen samarra egin dute lan erreforma onartuz nire ustez. Gainera gustuko duten moduan, burua erakutsi gabe eta besteen itzalean, “ez da gure erreforma” esanez… EAJ maisu da joko horretan, baina ez du bestelako alternatibarik eskaintzen ahal: Eskuin hutsa da, depredatzailea, baina oso diskurtso landua eta nolabait “soziala” landu dute urteen eta beste indarren beharraren poderioz. Oso bestelako irudia zabaltzea lortu dute.
    Alabaina, tarteka euren benetako izaera ageria uzten dute, Azcuna, Glz Txabarri, Bilbao, Beloki eta abar oilartzen direnean, eta batez ere euren “proiektu estrategikoak” (AHT, Autobiak, espekulazio urbanistikoa, portutzarrak…) arriskuan ikusten dituztenean.

    Abertzaleen ezkerraz diozunaz:
    “Nire ustez ARALARrek oso politika positiboa eta eraikitzailea egin du krisi honetan. Programa ekonomiko laburra eta sendoa plazaratu du. Politika fiskalaren inguruko eztabaida eragin du. Aralarren arazoa ez da idearioaren falta, herriarengana iristeko zailtasuna baizik.”
    Zati handi batean bat nator zurekin, baina ñabardura bat edo beste egin nahi nuke.
    Uste dut Aralarren idearioa ezkerrekoa bai, baina laburra dela. Proposamen “politikoki zuzenak” egin beharrak lotuta bezala ageri dira askotan, eta proposamenok eskuinak eragindako txikizioei aurre egiteko trapuak (pupuari jartzekoak) dirudite sarri.
    Baina garaiok ez dira horretarako. Eskuinari hortzak erakusteko garaia da alor sozioekonomikoan, ingurumenean edota hizkuntza politiketan, eta hori ez du egiten Aralarrek, batez ere EAJrekiko. Eta hori EAEn, ze, Nafarroara etorrita, Aralarren politika erabat nahasia, menpekoa, kontraesankorra eta zenbaitetan eskuinekoa ere bada.

    Azkenik, zeuk diozun bezala, Zein da NABAIren programa krisi ekonomikoaren aurrean? Eta UPNren hizkuntza-politika genozidaren aurrean? Eta ingurumenari dagokionez? … Nik ere ez ditut ezagutzen.

    Ondo bizi.

    ResponderEliminar
  2. Altsasutik: Nork ez ditu kontraesanak, ezta? Ulertzen dizut, askotan ikuspegi eraldatzailean ahaztu da politika errealaren izenean, baina ezker puru baten bila ez gara orain joango ezta? Erraza da proklama eta artikulu arranditsuak egitea, ideia potoloz beteak (Matuteren estiloan), baina gero hori praktikara eraman behar da eta ez da hain erreza.
    Bestalde, uste duzu Rebeka Uberak Aldundian eta Dani Maeztu edo Aintzanek legebiltzarrean ez dutela ezkerreko politikarik egin?

    Xabier: Eta Nafarroan orduan Nabai ez baduzu gustuko zein da alternatiba? Aralar bakarrik aurkeztea? Nabia-k metatutakoa bertan behera utziz? Nik nahiko ezker abertzale osoa bat eginda aurkeztea, baina zaila baina zailagoa da. Nik uste Aralar jakitun da Nabai-ko apustuan egon diren akatsez, bere idearioaren zati bat galdu duela eta militanteak ere bai, baina hori berbideratzen saiatu dela iruditzen zait, nahiz eta formetan edo komunikazio-politikan askotan huts egin.

    Hemen uzten dizkizuet bi lotura oso interesgarri:
    http://www.vientosur.info/articulosabiertos/VS110_Chico.pdf
    http://www.elpais.com/articulo/opinion/Emerge/nueva/izquierda/elpepuopi/20091102elpepiopi_12/Tes

    ResponderEliminar
  3. Altsasutik:
    Egia da askotan posibilismoan edo pragmatismoan erori dela Aralar gai batzuetan, baina iruditzen zait azkenaldian oso jarrera egokiak hartu dituela EAEn behintzat. Diskurtso kontundentea, baina alternatiba zehatzak azalduz. Bestalde, uste duzu Rebeka Ubera, Dani Maeztuk edo Aintzanek erakundeetan egiten ari direna ez dela ezkertiarra? Diskurtsorik haratago politikak eta proposamenak eraman behar dira aurrera, eta eraldatzaile-errealista binomio hori ongi kudeatzen ari direla uste dut.

    Xabier Etxagueri: Eta Nabai ez bada zein da alternatiba? Egia da ustezko independente (EAJko presio-lobya nere ustez), Batzarreko kide eta EAJkoen jarrerak ikusirik gogoa ematen du dena pikutara botatzea, baina Nabai-k metatutako kapitala albo batera utzi behar zen? Zer baino hobe ezker abartzale berri eta zabal berri baten egituraketa egitea, baina hori Batasunarekin egin behar da eta oraingoz nahiko zaila. Aralar bakarrik? Nire ustez azken lau urteotako akatsetatik ikasi eta egoera bideratzen saiatu direla, askotan gizarteari begira ez da ongi paratu aralar (Formetan hutsak, komunikazio-politikan...), baina oinarriak ongi jartzen ari direla uste dut, benetan ezkerreko mugimendu bat izan dadin Nabai, eta ez oraingo Tutti-Frutia.

    Bi lotura uzten dizkizuet interesgarriak nire ustez:
    Daniel Bensaiden-en artikulu bat http://www.elpais.com/articulo/opinion/Emerge/nueva/izquierda/elpepuopi/20091102elpepiopi_12/Tes
    Bloco de Esquerda Portugalen: http://www.vientosur.info/articulosabiertos/VS110_Chico.pdf

    ResponderEliminar
  4. Kaixo,

    Saiatu naiz bi aldiz erantzuten, argitaratua azaldu da, baina ondoren sartu naizenean ezabatu egin dela ikusi dut. Ez dakit ezabatu egin ote duzun edo erantzun-sistema ez ote dabilen oso ongi. Izenpetu beharra behintzat ez da oso erosoa.

    ResponderEliminar
  5. Ea orain,

    Altsasutik: Egia da Aralar askotan posibilismoan edo politika erreala egite horretan gehiegi tematu dela (Negoziatzen eta adostasunera iristen dakien ezkerra eta holakoak askotan erabiliz), baina iruditzen zait azkenaldian oreka egokia lortu duela batez ere EAEn. Ikuspegi eraldatzailea eman eta alternatiba zehatzak proposatuz. Uste duzu Rebeka Uberak aldundian edo Dani Maeztu eta Aintzanek epel jokatzen ari direla? Ez zait iruditzen, eta purutasuna ere ez da existitzen.

    Xabier Etxagüeri: Nabai ez bada gustukoa, zein zen alternatiba, Aralar soilik aurkeztea? Ezker abertzale osoa baturik egokiagoa litzateke noski, baina nahiko zaila oraingoz. Nik uste oraingo honetan ongi bideratzen ari direla (komunikatiboki eta mezuak gizarteratzean ez hain ongi). Posible ikusten duzue bestalde Batasuna Nabai-n sartzea? Nik uste Aralar eta Earen baldintza berdinetan sartzeko urratsa emango balute (beste bat gehiago bezala) ez litzakeela arazorik eta izena aldatu beharko balitz aldatuko litzateke.

    Hemen uzten dizkizuet amaitzeko bi lotura interesgarri:
    Bensaid-en artikulu bat: http://www.elpais.com/articulo/opinion/Emerge/nueva/izquierda/elpepuopi/20091102elpepiopi_12/Tes
    Bloco de Esquerda-ko buruari egindako elkarrizketa bikaina Viento Sur aldizkarian: http://www.vientosur.info/articulosabiertos/VS110_Chico.pdf

    ResponderEliminar
  6. Ea orain:

    Hirugarrenez idazten ari naiz eta labur xamar egingo dut:

    Altsasutik: Nik ere ikusten dut askotan posiblismoan edo politika erreala egite horretan nahiko tematu dela Aralar, baina azkenaldian oreka egokia mantendu duela uste dut. Hortzak erakustearekin ados, baina proposamen eta alternatiba zehatzak aurkeztu behar dira, ezin gera ez ezker puruan edo diskurtso teorikoan soilik geratu. Bestalde, ez zait iruditzen Rebeka, Dani edo Aintzanek epel jokatzen ari direnik erakundeetan, inondik inora; beste kontu bat, Aralarren lanak zein isla duen gizartean.

    Xabier: Nabai ez bada formula, adiz, zein da alternatiba? Aralar soilik aurkeztea? Batasunarekin nahiko nuke, baina posible al da? Aralar eta EArekin berdintasunean sartuko balira perfekto, eta Nabai-ri izena ere aldatuko litzaioke arazorik gabe. Bestalde, Nabai-k ez duela programarik kirisiaren aurrean ez dakit, baian badakit Nabai berritze aldera Aralarrek egin dituen proposamen politiko eta programatikoak, hemen daudenak eta kridiari nola aurre egin zehatz agertzen da: http://aralarnafarroa.wordpress.com/

    Bi lotura gomendatzen dizkizuet irakurtzeko:
    Bensaid-en artikulu bat: http://www.elpais.com/articulo/opinion/Emerge/nueva/izquierda/elpepuopi/20091102elpepiopi_12/Tes
    Portugalgo Bloco de Esqueda-ko buru bati egindako elkarrizketa bikaina Viento Sur-en:
    http://www.vientosur.info/articulosabiertos/VS110_Chico.pdf

    ResponderEliminar
  7. Aupa ezkerpareta
    Iruditzen zait EAEko eta Nafarroako Aralarren jokabideak oso ezberdinak direla. Hasieran EAEko Aralar EAJren itzalean murgildu bazen ere, badirudi morrontza horretatik askatu dela, zorionez.
    Nafarroan EAJrekiko morrontza ideologikoa nabaria izan da eta da oraindik gai batzuetan, ekonomia gaietan bereziki, horrek dakarren guztiarekin.
    Aldaketaren izenean erabaki eta jarrera neoliberalak babestu eta batzuetan sustatu ere egin ditu Aralarrek Nafarroan, eta jarrera horrek berak, aldaketa gertatzea ezinezko egiten du berez.
    Ez daizke bi nagusi batean zerbitza...

    ResponderEliminar